Select Page

Tracking Bilbao-eko laugarren edizioa erabat hazi eta indartu egin da, hiriko arlo kulturalaren agendan ezinbesteko ekitaldi bihurtuz.

Ikus entzunezko eta diziplinarteko sorkuntza hoberenetarikoa bildu duen jardunaldi honetan, hainbat sortzailek aurkeztu dute euren obrak, Bilborock aretoan.

2016ko abenduaren jarduneldietan emandako aurkezpenean, jada aurreikusten zen edizio indartsua zetorrela aurretik, batik bat, Sara G. eta Chico Morera-ren «Blood Room», Patricia Sonrosa-ren bakarrizketa eta «Soy una Pringada«-ren Videoplaylist-arekin. 

Otsailaren 6tik 11ra, mahai-inguruak, proiekzioak -Euskadi eta nazioarte mailako estreinaldiak barne-, master class eta izen oneko zenbait gonbidatuen emanaldiak egon dira, sarrera librea izanda lekuak bete arte. Hainbat egunetan edukiera beteta azaldu duen kartela atera behar izan da, 6.000 ikusle baino gehiagori harrera eginez.

1

Ikuslegoa areagotzeak, ekitaldi eredu bakarra eta pertsonala sendotu dela baieztatzen du, zeinbait gonbidatu azpimagarrien presentzia edukita, hala nola, Miguel Noguera (Ultrashow), “Paquita Salas” saridun izan den web serieko taldea, David Pareja gidoilari eta zuzendaria, Llimo eta Toni Nievas umoristak, Jorge Riera gidoilari eta marrazkilaria, Juaco Vizuete komik marrazkilaria, Paco Gisbert kazetari espezializatua, Percebes eta Grelos youtuberra, Los Glanglios musika taldea, etab.

Egile euskaldunen artean honako hauek parte hartu zuten: “Yo fui a EGB” fenomenoko arduradunak, Esty Quesada (Soy una Pringada), Pedro Rivero -bere bigarren Goyara saritua- , naturaz gaindiko fenomenoetan espezializatua den Luis Alfonso Gámez kazetaria edota Bocabeats, besteak beste.

IMG_1342

Urte honetan, ekintza berri gisa, #BilbaoGazteNight Tracking Bilbao ospatu da Bilboko Udaleko gau aisialdiako programazioaren barnean. Bilborock-eko areto guztiak beteta egon ziren (sarrera, erabilera anitzeko aretoa, Lab gela, entsegu gela eta kupula) eta hainbat jarduera kultural gauzatu ziren ( kontzertuak, mikroantzerkiak, emanaldiak, showak, instalazio elkarreragileak, bideojokuak, hitzaldiak, irrati maratoiak, denda, erakusketak, aurkezpenak, etab.).

IMG_5552

Entretenimendua hausnarketa eta akademizismoarekin bateratuz, Tracking Bilbaok “Humor en la red. Nueva comedia Audiovisual” ikastaroa jorratu zuen goizean, Ikus-entzunezko komunikazioko, Kazetaritzako, Publizitatea eta Harreman Publikoetako eta Arte Ederretako ikasle, gidoilari, produktore eta bestelako lanbideei zuzendua. Eta, aldi berean, ikus-entzunezko plataforma digital, sormen prozesu, banaketa eta aldi gorenean dagoen produktu kultural honetako, ikus entzunezko umore generoan sakondu nahi duen edonori bideratua egon da.

23

Euskal Herriko Unibertsitatearen kolaborazioa izan duen ikastaro hau, ibilbide aintzatetsia duten irakasleez osatua egon da, hala nola, Diego San José (“8 apellidos vascos” eta “Vaya semanita”- ko gidoilaria), Rubén Ontiveros (“Qué vida más triste”), David Sainz eta Teresa Segura (“Malviviendo”, “Entertainment”), Carolina Iglesias (VodafoneYu), Toni Nievas (Buenafuente), David Pareja (Vine, Notodofilmfest) edota Brays Efe (“Paquita Salas” web sail hoberenera saritua izan zen aktore hoberenaren saria lortu zuen Feroz saridunetako azkenengo edizioan).

55

Gazteariari zuzendutako Tracking Bilbao-eko hurrengo edizioan, programazioa nazioartekotzearen aldeko apustua egingo da, beren gonbidatu eta hiztunen kalitatean apustu irmoa eginez. Ihes egitea eta hausnarketa bateratzea da ekitaldi honen helburu nagusienetarikoa. Izan ere, gaur egungo diziplina anitzeko sormena sarean islatzen duen jardunaldia da, Internet bidez hainbat arlo artistikoetan euren bidea eraiki duten talentu berriei leku eginez.